BaSOS elkarteagaz landaketa (Muxika)
Muxika. BaSOS elkartekoak bertoko basoa handitzen ari dira Ordorikako lurretan, eta landaketa bat prestatu dute otsailaren 22rako (domeka) Barrutiko eskolako, Barrutialde institutuko eta Muxikako Urretxindorra eskolako lagunekin; 09:00etan jarri dute hitzordua Ariatzako aparkalekuan.
Landaketan parte hartzeko, basos@basos.eus helbide elektronikora idazteko eskatu dute. Eta, bertaratzen direnei, ura, botak edo katiuskak eroateko gomendatu diete, baita euritako arropa eta aldatzeko arropa eroateko ere. Aitzurra eta eskularruak edukiz gero eramateko esan dute, baina bestela eurek eroango dituztela esan ere bai.