'Barrearen plazera' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak 18 urtetik gorako emakumeentzako Barrearen plazera tailerra eskainiko du apirilaren 21ean [martitzena], 18:00etatik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Ikastaroak barrea izango du ardatz, umoretik abituta autoestimua, konfiantza eta emakumeen arteko babesa indartzeko.
Tailerrak 4 saio izango ditu, eguenetan egingo direnak. Bea Larrañaga izango da trebatzailea eta ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea: Berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 63 84 49 telefono zenbakira deituta.