Barbero Solidario elkartasun festa
Gernika-Lumo. II. Barbero Solidario elkartasun festa ekainaren 19an (domeka), 10:00etan hasita, Industria kalean. Kirol egokituaren eta inklusiboaren aldeko elkartasun festa izango da.
Bizargin eta ile-apaintzaileek ilea eta bizarra moztuko diete bertaratzen direnei 5 eurorengatik, eta mozketetatik lortzen duten dirua Haszten elkarteari laguntzeko izango da. 10:00etan emango diote hasiera egunari, eta jarduera ugari egongo dira aukeran.