Bakearen aldeko kontzertua (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Bakearen aldeko kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da maiatzaren 23an (zapatua), 19:00etatik aurrera, Lizeo Antzokian.
Bakearen aldeko kontzertua musikatik egiten den dei kolektiboa da, gerraren aurka eta bizikidetzaren, elkartasunaren eta giza duintasunaren alde egiten duen ahots partekatua. Mundu osoan gatazka belikoak eta gerrak eragindako pertsonen kopuruak gora egin duenez, Jugendkantorei Pfrozheim abesbatzak eta Gernika-Lumoko Andra Mari Koralak Bakearen aldeko kontzertua eskainiko dute.