Astraren 20 urteen aurkezpena (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Astrak 20 urte beteko ditu aurten, abenduan, eta urteurren berezirako prestatu dituzten ekintzak jakinarazteko prentsaurrekoa egingo dute urriaren 31n (barikua), 19:30ean, Merkurion. Bizilagunei bertaratzeko deia egin diete.