Asteklima: Terminus ihes-jokoa (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Terminus ihes-jokoa, 12 urtetik aurrerakoentzat, urriaren 1ean (zapatua), 17:00etatik 18:30era, Ekoetxea Urdaibain, doan.
Erronka klimatikoari eta honi aurre egiteko moduari buruzko ihes-jokoa. Helburu orokorra, lankidetzaren eta dibertsioaren bidez, jasangarritasunaren aldeko ohiturak ezagutzea eta aurkitzea da. Ohitura horiek klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen dute, banakako ekintza txikien bidez, eta, beste pertsona batzuenekin batera, ekarpena handiagoa izan daiteke.
Izen ematea: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.