Asteklima, Ekoetxea Urdaibain: 'AZTERTU: Ezagutu ura, babestu bizitza' tailerra (Busturia)

Busturia. Asteklima, Ekoetxea Urdaibain: AZTERTU: Ezagutu ura, babestu bizitza tailerra, 6 urtetik aurrerakoentzat, urriaren 25ean (domeka), 10:00etatik 14:00etara, doan.

Zentzumen guztiak erabiliz, ekosistema urtarrak ikertu eta esperimentu txikiak egingo dituzte, uraren osasunaz jabetzeko. Aztertu Programaren bitartez, ibaiaren ingurua ezagutu eta gozatzeko aukera dibertigarria izango da.

Hazi-ponpen tailer parte-hartzailea emango dute, biodibertsitatea berreskuratzen laguntzeko eta herritarren karbono-aztarna konpentsatzeko modu “dinamiko, manipulatibo eta dibertigarria”. Gainera, bisitariek ingurumenari buruzko argitalpenak eta baliabideak kontsultatu eta eskuratu ahal izango dituzte, “klima-erronkari aurre egiteko erantzunak batzen jarraitzeko”.

Informazio gehiago eta izen ematea: ekoetxea.eus