Arratzu jaiak (Arratzu)

Arratzu. Maietz pazki jaiak ospatuko dituzte arratzuarrek maiatzaren 22tik (barikua) maiatzaren 26ra (martitzena) bitartean. Bost egunetan, denetariko ekintzak izango dituzte aukeran.

EGITARAUA. 
Maiatzak 22, barikua. 
20:00. Jaien hasiera. Pregoia eta txupina, Goikuri Elkartearen eskutik. 
Ostean. Buruhandien kalejira. 
21:00. Sartenekoa. 
22:30. Gora Herria erromeria. 

Maiatzak 23, zapatua. 
11:30-13:00. Pottokak. 
13:00. Herri kirolak: Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketa. 
15:00. Herri bazria frontoian. Txartelak Arratzuko herriko tabernan salgai.
15:30. Umeentzako ekintzak Ehunzangoren eskutik. 
19:00. Herritarren arteko irrintzi txapelketa. 
20:00. Playback. Maiatzaren 18tik 23ra arte email (arratzukojaibatzordea@gmail.com) bidez izena eman behar da, eta parte hartzaileen izena eta abestia bidali beharko dira. 
22:30. Gauargi erromeria. 
Ondoren. Dj Arene. 

Maiatzak 24, domeka.
11:00-14:00. Arratzuko Esku pilota txapelketaren finalak. 
12:30. Meza nagusia, Arratzuko koriak abestuta. 

Maiatzaren 25, astelehena. 
EzebezzZ.

Maiatzaren 26, martitzena. 
13:00. Meza. 
15:00. Maietz Pazko bazkaria herriko tabernan. 
18:00. Oier Jurado, magoaren ikuskizuna. 
Ostean. Txokolate beroa guztiontzat. 
20:00. Arratzuko Piñapolak Otxotearen eskutik, jai amaierako txupina.