Arratians+Veneno Inmortal taldeen kontzertuak (Errigoiti)
Errigoiti. Errigoitiko Kultur Klubak Arratians eta Veneno Inmortal taldeen kontzertuak antolatu ditu otsailaren 6rako, Ikuilu txokoan. Kontzertuak 21:00etan hasiko diren arren, 20:00etan zabalduko dute txokoa, esan dutenez. Sarrera borondatea izango dela ere adierazi dute.