Arrantza lehiaketa (Murueta)
Murueta. Muruetako Udalak arrantza lehiaketa antolatu du irailaren 28an [zapatua], Teilerian.
Lehiaketan ume zein nagusiek parte hartu ahal izango dute, baina 15 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dute nahitaez. Interesa dutenek 661 54 33 66 telefonora idatzi beharko dute, izena emateko. Horretarako azken eguna irailaren 23a [astelehena] izango da.