Aratusteei buruzko parte hartze saioa (Busturia)
Busturia. Aratusteei buruzko parte hartze saioa, martxoaren 1ean (zapatua). Mozorroak prestatuko dituzte eta aratusteetako antzezlanari buruz berba egingo dute. Ume zein helduentzako deialdia da, eta udaletik parte hartzeko deia zabaldu dute. Otsailaren 7a (barikua) baino lehen izena eman behar da, Altamirako Kultur Etxean.