Aratusteak (Bermeo)
Bermeo. Otsailaren 13an [barikua] hasi eta 21era [zapatua] bitartean ospatuko dituzte Aratusteak, Bermeon. Bermeoko Udalak herriko talde, elkarte eta ikastetxeekin batera aratusteak ospatzeko egitaraua ondu du.
EGITARAUA.
Otsailak 13, barikua.
- 20:00. Kanta Kanta Lorue, kalez kale, Goiko plazatik hasita. Mozorrotuta joateko deia zabaldu dute.
Otsailak 14, zapatua.
- 11:30-13:00. 4 eta 12 urte bitartekoei zuzendutakomMozorro eta maskarak sortzeko umeentzako tailerrak, Arrantzaleen Museoan. Aurretik izena eman beharko da eta prezioa euro batekoa izango da.
- 12:30. Lantzeko Inauteriak. Kalejira, Gizarte eta Kultura Etxean hasita. Geldialdiak egingo dituzte Sancti Spiritus egoitzan, Goiko Plazan eta Taraskan, Lameran amaitzeko.
- 12:30. Coro Maikaren kalejira, Goiko Plazatik hasita.
- 15:00. Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrenaren baitan, herri bazkaria, frontoian.
- 18:00. Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta, Begibide erromeria.
- Jarraian. MJ Pepiñotan.
Otsailak 16, astelehena.
- 17:30. Mozorro eta tostada txapelketa, Demiku jubilatuen elkartean. Egunean bertan izena eman ahalko da. Sariak egongo dira.
Otsailak 17, martitzena.
- 11:00. Herriko ikastetxeetako ikasleen kalejira, Ataldetik hasi eta Lameraraino. Zinema edo filmak gaia aukeratu dute mozorrotzeko.
- Ostean. Adinaren arabera banatutako jarduerak: Haur Hezkuntzakoak Zapotxin pailazoaren ikuskizuna, Artzan. Lehen Hezkuntzako txikienak, Eibade! taldearen Gora bihotzak ikuskizuna, Taraskan. Nagusienak, berriz, Jaikide Diskofesta, Lameran.
- 11:30. Tabernen Mozorro Lehiaketa.
- 12:3o. Erroxapeko Martxako emakumeen kalejira.
- 13:00. Ross Dantza Eskolakoen emanaldia, Lameran.
- 17:00. Disko Txiki Festa, Lameran (euria eginez gero, Bermeoko Herri Eskolan).
- 18:00/18:30. Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatuta, IV. Tostada txapelketa. Ogizko zein ahizko tostadak aurkeztu ahal izango dira.
Otsailak 21, zapatua.
- 19:30. Spookypheria Productions elkarteak antolatuta, Vade Retro Party jaialdia, Bermeoko Kafe Antzokian, Unholy Covers eta DC Data taldeekin. Sarrerak aurretiaz 12 eurotan erosi daitezke, Luma liburudendan eta Bermeoko Kafe Antzokian. Agortzen ez badira, egunean bertan lehiatilan erostekoa aukera egongo da, 15 euroren truke.