Antzerkia: Futbolariak eta printzesak
Emakumea eta Zientzia. Antzezlana: Futbolariak eta printzesak. Otsailaren 12an, 17:00etan, Madariaga dorretxean. Doan.
Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra: Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.
Busturia, Bizkaia, Spain.