Antzerkia: '7 vidas' (Bermeo)
Bermeo. Iñigo Gastesi eta Aitor Beltranek sortutako eta Agurtzane Intxaurragak zuzendutako 7 vidas antzerkia egongo da otsailaren 27an [barikua], 20:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Sarrerak Gizarte eta Kultura Etxean edota bermeo.eus webgunean eskuratu daitezke, 12 eurotan. Leihatilan ere erosi ahalko dira.
Sinopsia: “Hiru gizon eta emakume bat elkartzen dira euren bulegoan lanordutik kanpo. Laurak urtetan bazkide izan arren, ez da lagunarteko bilera bat. Haien beldurrik handiena egia bihurtu da, ordu batzuk falta dira poliziak bulegotara joan eta lau bazkideak atxilotzeko. Iruzur fiskala da arrazoia. Bilera horretan, haien ondoan, bitartekari bat dago… Zergatik? Zer egin? Zenbat balio du 7 URTE kartzelan pasatzeak? Nork hartuko du errua?”.
Aktoreak: Kandido Uranga, Jon Olivares, Itziar Atienza, Aitor Beltran eta Iñigo Gastesi.