"Almazenean' antzerkia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Almazenean antzezlanak hartuko du Lizeo Antzokia urtarrilaren 19an (barikua), 20:00etan.
Antzezlanak galdarak konpontzen dituen enpresa bateko bi lankideren gorabeherak kontatzen ditu. 40 urteak beteta bizitza eroso baten murgildurik daude. Urtetan nahi izan duten bizi egoera lortu dute. Egunerokotasunak, ordea, inertzia arriskutsu batera eramango ditu. Behinola, bazkaltzera joan ohi diren betiko tabernan, atzerabueltarik ez duen berriketari ekin diote. Jolas modura hasi dira, baina jolas inozo hori korapilatzen joango da, pentsaezina den neurriraino.