Ajangizko jaiak (Ajangiz)
Ajangiz. Ajangiz Asentzio eta San Isidro jaietan murgilduko da maiatzaren 13tik maiatzaren 24ra (domeka) bitartean, eta denetariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
EGITARAUA.
Maiatzak 13, eguaztena.
21:00. Saragi igoera Errenteriako zubitik, eta gero makailao jana Mendietako plazan.
Ostean. Soka dantza Ajangizko dantzarien eskutik.
Maiatzak 14, eguena.
20:00. Briska Txapelketa Pertxamendi txokoan. Txokolatea eta ogia egongo dira.
Maiatzak 15, barikua.
12:00. Meza.
13:00. Hamaiketako herrikoia.
22:30. Lenagoil, Elizpean.
23:30. Burrunba elektrotxaranga, plazan.
Gero. Dj Tologo eta Dj Domin.
Maiatzak 16, zapatua.
15:00. III. Goitibehera txapelketa.
18:00. Mux txapelketa Pertxamendi txokoan.
Bitartean. Sardinada.
Maiatzak 17, domeka.
11:30. Herri kirolak Sustabizen eskutik.
Bitartean. Taloen txosna egongo da.
Maiatzak 23, zapatua.
14:30. Sukalki aurkezpena.
15:00. Bazkari herrikoia.
Gero. Umeentzako puzgarri eta jolasak.
18:00. Erromeria.
Maiatzak 24, domeka.
08:30. XVII Mugari bira. Martxa luzearen (19 km) irteera.
09:30. XVII Mugari bira. Martxa laburraren (11 km) irteera.