Aginaga Sagardotegira irteera Mendatatik
Mendata. Zarrabentako txokotik Aginaga Sagardotegira irteera antolatu dute maiatzaren 1erako (domeka).
09:00etan Zarrabentan autobusa hartu, eta bidean Itziarren geratuko dira hamaiketakoa jateko. Ostean, poteoa Donostin egingo dute, eta gero, Aginagara abiatuko dira bazkaltzera.
Izena emateko: Aurrez aurre, Zarrabentako Txokoan edo udaleko telefonora deituta: 94 625 47 22.
Ordaindu beharrekoa: 45 euro (Aginagako menua + hamaiketakoa). Mendatako udalak autobusa jartzen du.