38. Dantzari Txiki Eguna (Bermeo)
Bermeo. Busturialdeko dantzariak Dantzari Txiki egunean bilduko dira ekainaren 21ean (domeka), Bermeon. 12:00etatik aurrera dantzan jarriko dute Lamera.
Hurrengo dantza taldeak bertaratuko dira: Alkartasuna (Bermeo), Irrintzi Alai (Busturia), Urdaibai (Forua), Elai Alai (Gernika-Lumo), Baso Txoritxu (Ibarruri), Lorea (Ibarrangelu), Artie (Gautegiz Arteaga) eta Itxas Alde (Bakio).