36. Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Gernika Gogoratuzek antolatuta, 36. Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldietan bilduko dira apirilaren 23an (eguena), 17:45etik aurrera, kultur etxean. Etorkizun ekosoziala, aldaketarako estrategia izeneko jardunaldia aurrera eroango dute aurten, eta, horien baitan, Ramon Zallok eskualdeari egindako ekarpenak izango dituzte langai.
EGITARAUA.
17:45-18:00. Ongietorria, Elai Alai Aretoan.
18:00- 19:00. Busturialdea Urdaibaigintzan solasaldia, Jokin Alberdiren (EHU eta Gernika Gogoratuz), Ugaitz Gazteluren (EHU eta View arkitektura) eta Eider Gotxiren (Guggenheim Urdaibai Stop Plataforma) eskutik, Elai Alai Aretoan.
19:00–20:00. Ramon Zallok eskualdeari egindako ekarpenei buruzko lan saioa, Alfonso Duboisen (Gernika Gogoratuz), Pedro Ibarraren (Betiko Fundazioa) eta Maria Oiangurenen (Gernika Gogoratuz) eskutik, Elai Alai Aretoan.