Gaur Dala Bihar elkartearen irteera (Mundaka)
Mundaka. Gaur Dala Bihar elkarteak Errigoitira irteera antolatu du. Hilaren 21ean izango da, eta 17ra arte izena eman daiteke. 09:15ean Villanuevan izango dute hitzordua. Bizkaiganeko gaztandegia eta Errigoitiko eliza bisitatuko dituzte, eta gero Gernika-Lumon bazkalduko dute. 30 euroko prezioa edukiko du, eta WhatsApp zein posta elektroniko bidez egin daiteke, baita iragarki taulan apuntatuta ere.