Galerna Egunarekin, 1912an Bermeoko kosta astindu zuen galernan hildako 143 arrantzaleak omendu zituzten atzo (abuztuak 12), Bermeon. Omenaldi hunkigarria eta lore eskaintza prestatu zituen Galerna belaontzi taldeak.
Urdaibai Kantaguneak 20 urte bete ditu aurten, eta herriko jai nagusiei hasiera emateko aukeragaz biribilduko dute urtemuga. Pregoilarien gunean leku bat gordeta dute, Gernikako Txosnetako ordezkariekin batera, eta, bertatik, "esaldi laburren" bidez, euren izaera herrikoia eta euskaraz abestearen garrantzia azpimarratuko dituzte.
Jaiekin batera, Gernikako Txosna Batzordeak bere 30. urteurrena ospatuko du egunotan. Urtemuga berezi horretan, bezperada egunez, Urdaibai Kantaguneagaz batera pregoilari izateko aukera edukiko dute, eta txosna batzodetik "herritik eta herriarentzat" elkarlanean lan egiten dutela azpimarratuko dute.
Azpiegiturako zutabeetan xilogafoak agertu eta usteldu egin zelako 2023an aurreko zubia kendu eta gero, gaur [abuztuak 12] Santa Anako aparkalekua eta Urbietako kirol instalazioak lotuko dituen oinezkoentzako pasabide berria inauguratu du Gernika-Lumoko Udalak.
Bost eguneko denetariko eta denentzako eskaintzagaz osatutako egitaraua prestatu du Gernikako Jai Batzordeak. Etzi hasi [abuztuak 14] eta astelehenera arte [abuztuak 18] kamiseta zuriek eta festarako gogoak hartuko dute Gernika-Lumo.
Hilabete luzez egindako lana eta gero, jaiek emandakoagaz eta auzotarren erantzunagaz "pozik" agertu dira San Romaneko Jai Batzordetik.
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak Palestinak bizi duen genozidioa amaitzearen aldeko aldarrikapena egin eta elkartasuna adierazteko Elkartasun Argazkia deitu du etzi [abuztuak 13], 19:30ean, Auditorioan.
Eratu berria den Bizirik Tonpoi-Tala auzo elkarteak garai bateko San Roke jaiak berreskuratu gura ditu eta, horretarako, bi eguneko egitaraua prestatu dute.
Kirola, musika, dantza, erromeria... bihartik zapatura bitartean denetariko jarduerez gozatzeko aukera izango dute ibarruritarrek Andra Mari jaietan.
Lau egunez, denetariko ekintzekin gozatzeko aukera izango dute natxituarrek herriko jaietan. Marmitako usainagaz abiatuko dituzte festak bihar, eta Lapatzako igoera lehiatuko dute Andra Mari egunez, etzi.
Indarra erabiliz egindako lapurreta delitua egotzita, 22, 25 eta 34 urteko hiru gizonak epailearen esku utzi dituzte.
100 bat lagun elkartu ditu Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkarteak deitutako Kostaldea Garbitzeko Eguna jardunaldiak.
Gautegiz Arteagako, Kortezubiko, Ereñoko, Ibarrangeluko, Eako eta Elantxobeko udalek Andra Mari eta San Roke jaietako egun batzuetan etxera itzultzeko gababus zerbitzua eskainiko dute. Tiketak aurretik hartu beharko dira, udaletxeetan.
Erretiroa hartzeagaz batera margolanak egiteko interesa piztu zitzaion Nekane Mendez Ormaetxea sukarrietarrari. Geroztik gelditu barik margotzen ibili da eta abuztuaren 31ra arte [domeka], 21 margolanez osatutako erakusketa du ikusgai Sukarrietako jubilatuen lokalean.
Gernikeko Egurre Gazte Asanbladiek 'Azken pintxopotea' deitu du gaur [abuztuak 7]. Zapatuan, berriz, udako gazte afarian batu eta iraileko Gazte Egunaren egitaraua aurkeztuko dute
Udaletxea birgaitzeko lanak amaituta, herritarrek egindako lanak ikusteko inaugurazio ekitaldia egingo dute abuztuaren 15ean [barikua].