22.Korrikaren balorazioa egin du AEK-k gaur [apirilak 11] goizean Donostiako Boulevard-eko kioskoaren ondoan. AEKren ustez, gizartearentzat ere, "Korrika tresna bat da herria bizirik dagoela erakusteko; euskaraz bizi nahi duela adierazteko".
Korrika hauspotu zuten euskara Busturialdeko herritarrek. Emozioz betetako eguna izan zen atzokoa, ezustekoz, alaitasunez eta kolorez betetakoa. Aurrera doa 22.Korrika, eta aurrera doa euskara.
AEKren argazkilariek furgonetatik ateratako argazkiak bildu ditugu (Korrikak ezarri duen COVID protokoloagatik, aurten tokiko komunikabideok ezin izan dugu joan furgonetan, aurrekoetan egin legez). Martitzenean, ale berezia kaleratuko du HITZAk, orrialde denak 22.Korrikari eskainita.
Arrolape mendi taldekoen eskutik sartu da Korrikaren lekukoa Busturialdean, bazkalorduan, eta 18:30ean Bedaronatik Ispasterrera eroan dute, Lea-Artibaikoen esku utzita.
22. Korrikaren lekukoa Busturialdean ibiliko da bihar, eskuz esku. 13:20ak pasatxoan ailegatuko da Bermeora, eta 18:05ak aldera Bedaronatik pasatu ostean sartuko da Lea-Artibai eskualdera.
22. Korrika erdigune hartuta, hainbat ekimen izan dituzte, arratsaldean zehar, forutarrek. "Forun ere euskararen alde!" leloagaz, herriko gazteenek korrika txikia egin dute herriko kaleetan barrena, AEKk eta Haitz Biribil kultur elkarteak antolatuta.
22. Korrika Amurrion hasi da arratsaldean, eta bertako euskaltegiko irakasleek eraman dute lekukoa lehenengo kilometroan. Apirilaren 7an Busturialdeko herritarrek eskuz esku ibiliko dute lekukoa, eta euskararen aldeko olatu erraldoia apirilaren 10ean Donostian helmugaratuko da.
Bihar Gautegiz Arteagan eta Mundakan, zapatuan Elantxoben eta Foruan eta domekan Mendatan Korrikagaz lotutako ekitaldiak egingo dituzte. Ean aurreko asteburuan egin zuten Korrika Txikia.
Busturialdeko AEKn izena eman behar da. Joan-etorriagatik 10 euro ordaindu behar dira.
Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra bertsolariek parte hartuko dute; txartelak 20 eurotan salgai daude.
Etzi [martxoak 17] egingo dute aurkezpena, 19:00etan, Tribisarrospe kultur etxean.
17:00etan jarriko dute dokumentala. Jarraian, tertulia egingo dute iritziak partekatzeko.