Boise State Universityko hogei bat ikasle herriko historia ezagutzen ari dira
Boiseko Unibertsitateko ikasleak Gernika-Lumo ezagutzen ari dira. Gernika-Lumoko Udala Boise State Universityko hogei bat ikasle Gernika-Lumoko historia ezagutzen ari dira egunotan, eta Jose Mari Gorroño udalerriko alkateak ondoetorria eman die gaur (ekainak 22). Ikasturte akademikoa amaitu eta gero etorri dira ikasleak, euskal historiaren eta kulturaren ezagutzan sakontzeko asmoz, John Bieter historialari eta euskal diasporan aditua buru dutela.
Izan ere, Bizkai, Araba eta Gipuzkoaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko loturak aztertzen dituen programa akademiko baten sustatzailea da historialaria. Hala, ikasleek geldialdia egin dute Gernikan, udalerriaren esanahi historikoa eta udalerriko ikur nagusietako batzuk bertatik bertara ezagutzeko. Hala, Gorroñok udalerriaren historiari buruzko azpalpen labur bat eman die, baita Gernikako Arbolaren haritz osto bat ere, topaketaren amaieran.