Iruñeko erailketa matxista salatzeko mobilizazioak deitu dituzte
Busturialdeko Itaiak Gernika-Lumoko Merkurion deitu du elkarretaratzea gaur 19:00etarako [apirilak 13]. Gernika-Lumoko Sare Feministak deituta, berriz, bihar [apirilak 14] elkartuko dira, ordu eta leku berean.
Iruñeko Sandulezai auzoko etxe bateko hirugarren solairutik erori ostean, 37 urteko emakumezko bat hil zen atzo goizaldean. Udaltzainek gizonezko bat atxilotu dute, emakume horrengandik ezarritako urruntze agindua urratzeagatik, eta zer gertatu den ikertzen ari dira.
Gernika-Lumoko Sare Feministatik gogoratu bezala, aurten hiru *emakume erail ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian, eta Busturialdeko Itaiaren ordezkariek zehaztu dute azken hamar egunetan Euskal Herrian bi erailketa matxistaren eta erailketa matxista saiakera baten berri izan dela.
Beste behin, talde feministek erailketa matxista salatzeko deia egin, eta mobilizazioak iragarri dituzte. Busturialdeko Itaiak Gernika-Lumoko Merkurion deitu du elkarretaratzea gaur 19:00etarako [apirilak 13], indarkeria matxistaren kontra antolatzeko aldarrikapena eginez. Gernika-Lumoko Sare Feministak deituta, berriz, bihar [apirilak 14] elkartuko dira, ordu eta leku berean, autodefentsa feminista aldarrikatuz.