Zabalik dago jaietan txosna jartzeko eskaera egiteko epea
Busturiko Udaletik jakinarazi dutenez, txosnak udalerriko ostalariei esleitu gabe gelditu dira, eta horrenbestez, eskualdeko elkarte guztiei zabaldu diete eskaera aurkezteko deia. Interesa duten elkarteek apirilaren 15a [eguaztena] bitartean dute eskaera egiteko aukera, 94-617 10 04 telefono zenbakira deituta edota liburutegia@busturia.eus helbide elektronikora idatzita.
Zehaztu dutenez, Busturiko hiru auzotako jaietan txosna bakarra jartzeko aukera egongo da: San Kristobalen uztailaren 10, 11 eta 12an, Axpen uztailaren 24, 25, 26 eta 27an eta Altamiran, abuztuaren 8 eta 9an.