Aniztasun funtzionalaren alde lasterka egiteko batu dira Bermeon
XX. Bermeoko Herri Lasterkea. Bermeoko Udala. Bermeotarrek “korrika, irribarrez eta elkartasunez” bete dituzte herriko kaleak XX. Herri lasterketan. Aurten ere, jendetza batu da Bermeoko Udalak eta Taraska Gazte-Zahar taldeak antolatutako lasterketa; gainera, Bermeoko Udaletik adierazi dutenez, Taraska Gazte-Zahar taldeak lasterketa antolatzen duen azkenengo urtea izan da. Izen ematea bildutako dirua Sagrado Corazon ikastetxeak jaso zuen: “Aniztasun funtzionala duten umeen artean kirol ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin”.
Gainera, aurten, martxoaren 8a izanik, lasterketa “berezia” izan zela adierazi dute: “Egunaren esanahia ere presente egon da: korrikalarien artean eta giroan, more koloreak bere lekua izan du. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!”.