Berbalagunen neguko lehiaketa, martxan
Martxoaren 13a [barikua] izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna.
Dagoeneko martxan dago Bermeoko Berbalagunen urteko lehenengo lehiaketa. Neguko lehian parte parte hartu gura dutenek martxoaren 13a [barikua] bitartean dute galderak erantzuteko aukera, bai paperean, bai internet bidez.
Aurrekoetan bezala, interesatuek antolatzailearen sare sozialetan zein blogean aurkitu ditzakete lehiaketako galderak. Blogean, gainera, eskuragarri dago galdetegia zuzenean online betetzeko esteka ere. Galdera sorta eskuz betetzeko aukera egiten dutenek, berriz, Gizarte eta Kultura Etxean, liburutegian edota euskaltegian jaso dezakete galdetegia. Bete ostean, argazkia atera eta 607 60 95 80 telefono zenbakira bidali beharko da, whatsapp bidez.
Jasotako erantzun guztien artean Bermeoko produktu sorta zozkatuko dute, abenduaren 12an. Irabazlearen izen-abizenak eta galderen erantzun zuzenak Bermeoko Berbalagunen eta egitasmoaren sustatzaileen sare sozialetan jakinaraziko dituztela iragarri dute antolatzaileek.