Antsietateari buruzko liburua aurkeztuko du Garoa Musatadi Irazabalek, Gernika-Lumon
Lur Gozok antolatuta, Esan agur antsietateari liburua aurkeztuko du Garoa Musatadi Irazabal osasun-dibulgatzaileak, eguenean (urtarrilak 29), 18:30ean, Astran. Antsietateari ikuspegi holistikotik ( gorputza, burua eta emozioak) nola egin lantzen du liburuan. Egueneko aurkezpenaren ostean, liburuak saltzen eta sinatzen egongo dela jakinarazi dute
Musatadi Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da, Osasunerako Ariketa eta Nutrizio masterrarekin, eta Ongizate eta Ohitura Coach-a, antsietatean eta erregulazio emozionalean espezializatua. Dile adiós a la ansiedad (Esan agur antsietateari) liburuan, ikuspegi holistiko batera hurbiltzen du irakurlea, “gure garaiko gaitz handienetako bat ulertzeko eta gainditzeko, antsietatea”. Bere esperientziaren bidez, informazio zientifikoa, adibide praktikoak eta lekukotzak uztartzen ditu, ikusteko nola antsietatea “ez den oztopo gaindiezina, aldaketa-seinalea baino”, norberak bere oreka eta ongizatea berreskuratu ditzakeelako: “Teoriatik harago, laguntza hurbil eta irisgarria aurkitzen da, egunerokotasunean aplikatu ahal ditzakegun tresna erabilgarriz betea. Ikasten da antsietatea gelditzen zaituen etsai gisa ez ikusten, baizik eta aldaketa sakon eta beharrezkoak egitera bultzatzen zaituen seinale gisa. Konektatu zure ongizatearekin, berreskuratu zure energia eta ohartu oreka mentala zure esku dagoela”.

Argazkia: Naroa Musatadi