SOMEk adin guztientzako musika tailer berriak sustatuko ditu
Biolontxeloa, trikitixa eta akordeoia probatzeko aukera zuzendu gura die 12 urtetik gorako herritarrei Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak, eta zenbait tailer prestatu ditu urtarrilerako.
Segundo Olaeta Musika Eskolak musika hizkuntzari buruzko aldez aurreko ezagutzarik ez duten 12 eta 99 urte bitartekoei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu urtarrilerako: trikitixa, biolontxelo eta akordeoi tailerrak eskainiko dituzte.
Horiek horrela, trikitixa ikastaroa urtarrilaren 15ean, 22an eta 29an eskainiko dute, 19:00etatik 20:00etara arteko ordutegian, eta biolontxelo eta akordeoi tailerrak hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira, 18:30etik 19:30era arteko ordutegian biolontxeloa ikastekoa, eta 19:30etik 20:30era bitartean akordeoiko saioa.
Interesatuak izena eman beharko dute idazkaritza@segundoolaeta.net posta elektronikora idatzita, 94 627 02 14 telefono zenbakira deituta edo musika eskolako Instagram profilera (@segundoolaeta) idatzita. Lekuak mugatuak dira, eta izena emateko prezioa, 20 eurokoa.
Jakinarazi dutenez, tailer horiekin musika eskolak musika ikaskuntza herritarrengana hurbiltzeko asmoa du, eta kultur partaidetza ikuspegi irisgarri batetik sustatzeko apustua ere indartu gura du.