Maribi Garciak irabazi du abenduko Ezetz Jakin lehiaketa
Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 70 lagunek parte hartu dute abenduan, eta, horien artean Maribi Garciak irabazi du. Dagoeneko martxan dago urtarrileko proba.
Euskara sustatzea helburu daukan Gernika-Lumoko Berbalagunen Ezetz Jakin lehiaketak beste sari bat banatu berri du: abenduko saria, hain zuzen ere, Maribi Garciarentzat izan da. Hilabete horretan 70 lagunek erantzun zituzten lehiaketako galderak, eta Garciak jaso du Trattoria Rugantinon bazkaltzeko bi lagunentzako oparia.
Bestalde, zozketa bidez banatzen duten saria Pedri Lauzirikarentzat izan da, eta herriko establezimenduetan gastatzeko 20 euroko bonoa eskuratu du.
Gernika-Lumoko Berbalagunak pozik daude lehiaketa izaten ari den erantzunagaz, izan ere, abenduan, Gabonetako oporrak tarteko, asko izan dira parte hartu dutenak. Hala, herritarren parte hartzea eskertu eta urtarrileko lehiaketa ere martxan dagoela gogorarazi dute. Hilaren 29ra arte egongo da parte hartzeko epea, eta galdetegia paperean zein digitalean bete daitekeela diote, digitalean, hurrengo estekan. Urtarrileko irabazleak Next Stop Burgerren bi lagunentzako otordu bat eskuratuko du.