Jatetxe Nabarniz eta Maider Uriarte, txapeldun
Nabarnizen lehiatu dituzte Bizkaiko Zaldi Proba Txapelketaren finalak, hala maila nagusian, nola kinttopekoan.
Bizkaiko Zaldi Proba txapelketa irabazi du Jatetxe Nabarnizek, etxean. Iluntzar Jai Batzordea Nabarnizko udal pilotalekuko probatokia goi mailako zaldi proben epizentroa izan da asteburuan, Bizkaiko Txapelketako final handiak lehiatu baitituzte bertan, kinttopekoen mailan eta kategoria nagusian. Hala, etxeko Jatetxe Nabarnizek irabazi zuen kategoria nagusian eta Maider Uriarte izan zen kinttopekoen lehiako onena.
Etxean geratu zen zen sari nagusia, izan ere, 62 untza, 1/4 eta 0,15eko marka ezarri baitzuen Jatetxe Nabarnizek, bigarren sailkatu zen Garcia baino lan hobea eginda. Izan ere, 51 untza, 3/4 eta 5,80ko marka lortu zuen bigarren sailkatuak. Bestalde, Enkarterri Turf Power izan zen hirugarrena, 44 untza eta 6,30eko markagaz.

Maider Uriarte gailendu da Bizkaiko Kinttopekoen lehian, Nabarnizen.Iluntzar Jai Batzordea
Kinttopekoen lehian, berriz, 59 untza lortuta nagusitu zen Maider Uriarte. Lehia estua izan zen, izan ere, irabazleak baino hiru untza gutxiago (56 untza) lortu zituen bigarren sailkatu zen Gaztiñeik. Eta, hirugarren postua Irubiderentzat izan zen, 50 untza eta 4 metro lortu ostean.