Haur eta nerabeen ongizaterako gakoak eskaintzeko tailerrak, Astran
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bi hitzaldi prestatu ditu familia eta hezitzaileei zuzenduta: batek haur eta nerabeek mugikorrekin duten harremana aztertuko du; eta, besteak, arreta gaitasunaren erronka izango du ardatz.
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia eta hezitzaileentzako hitzaldiak antolatu ditu Gernika-Lumon, guraso zein hezitzaileei haur eta nerabeen ongizaterako gakoak eskaintzea helburu hartuta.
Hala, urtarrilaren 17an (zapatua), Astran, 11:00etatik 13:00etara bitartean, haur eta nerabeek mugikorrekin duten harremana aztertuko dute. Horretarako, hezkuntza eta osasun digitalean aditua den Telmo Lazkanok zenbait jarraibide eskainiko ditu, “mugikorrekin harreman egokia helburu hartuta”.
Bestalde, urtarrilaren 24an (zapatua), Astran, 13:00etatik 13:00etara artean eta gaztelanieraz, arreta gaitasunaren erronka izango dute ardatz. Izan ere, Gregorio Monterio mediku psikiatrak pantailen erabileraren ondorioz haur eta nerabeen arreta gaitasunak lantzeko helduek dituzten erronkei buruz berba egingo du.
Hitzaldi horiek Mankomunitatearen osasunaren eta prebentzioaren arloan familia, hezkuntza eta eremu komunitarioan gauzatuko diren ekintza eta programa ezberdinen artean kokatzen dira.