58.138 bisitari hartu ditu Gernika-Lumoko Batzarretxeak
Iaz Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu zuten 58.138 bisitarietatik gehienak sarrerarekin hurbildu ziren: 35.438. Bisitariak jasotzeko funtzioaz harago, Bizkaiko erakunde organo gorenaren egoitzak zeregin nabarmena izan zuen harrera instituzionalerako zentro gisa.
Gernika-Lumoko Batzarretxeak Bizkaiko erakarpen kultural, turistiko eta instituzionaleko gune nagusietako bat dela berretsi du, izan ere, 58.138 bisitari hartu baitzituen. Zifra horrek “agerian” uzten du Batzarretxeak duen “proiekzio gero eta handiagoa”, Bizkaiko Batzar Nagusien arabera: “Bizkaiko Batzar Nagusien artean, Gernikakoak erakargarritasunaren erreferente nagusia izaten jarraitzen du”.
Udalerriko eraikin historikora gerturatutako bisitarien artean, horietatik 35.438 modu antolatuan sartu zirela jakinarazi dute, sarrerarekin; izan ere, pandemia garaitik eraikina bisitatzeko edukiera mugatua da. Bestalde, 22.650 izan ziren modu librean sartu zirenak.
Bisitarien jatorriak Batzarretxeak duen nazioarteko proiekzioa islatzen du: 8.985 izan ziren Euskal Herritik gerturaturatutakoak, baina nabarmena izan zen nazioarteko turisten presentzia ere, izan ere, 22.065 gerturatu ziren Espainiako estatutik eta 27.088 hurrunagotik. Frantziatik 1.913 bisitarik bisitatu zuten Batzarretxea, eta 1.872 izan ziren Amerikako Estatu Batuetakoak. Alemaniarrak 1.314 izan ziren, eta 850, aldiz, Japoniakoak.
Bisitariak jasotzeko gisa duen funtzioaz harago, Bizkaiko erakunde organo gorenaren egoitzak ere zeregin nabarmena izan zuen iaz, harrera instituzional eta diplomatikorako zentro gisa. Besteren artean, Kataluniako Parlamentuari, Herbeheretako enbaxadoreari edota Mizgin Ronak idazle kurduari harrera egin zioten. Gainera, Athletic Club taldea Gernikako Arbolaren Enbaxadore gisa izendatu zuten, eta Bilbao Basket taldeari ere harrera egin zioten, Europako titulua irabazi eta gero.
Lau egoitza.
Bizkaiko Batzar Nagusiek, Gernikako Batzarretxeaz aparte, beste hiru egoitza dituzte (Bilboko administrazioko, Abellanedako eta Gerediagako Batzar Etxeak), eta denetara, 75.080 pertsona hurreratu dira. Eta, diotenez, balantze hori eraikin historikoen babesa eta herritar guztiei zuzendutako erakusketa, berbaldi eta programa pedagogikoen eskaintza dinamikoa batzen dituen estrategiaren emaitza izan da: “Herritarrek Bilboko, Gerediagako, Gernikako eta Abellanedako egoitzen ezagutzan sakondu ahal izan zuten, eta, horrela, Bizkaiko Batzar Nagusiek euren ondare historikoa zabaltzeko hartutako konpromisoa sendotu zuten”.