Bi atxilotu, arma zuriz egindako lesio eta mehatxuegatik
Ertzaintzako agenteek 22 eta 31 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo [urtarrilak 5] Bermeon, Gabon Zahar gauean arma zuriz egindako lesio eta mehatxuengatik.
Ertzaintzako agenteek, Bermeoko udaltzainen laguntzagaz, 22 eta 31 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo [urtarrilak 5] goizean Bermeon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gazteenari lesio-delitu bat egotzi diote, eta zaharrenari, arma zuriz mehatxu egitea.
Zehaztu dutenez, urtarrilaren 1eko [eguena] goizaldean talde ezberdinen arteko eztabaida sortu zen Bermeoko ostalaritza-establezimendu batean. Bi taldeetako kideek erakutsitako jokabidea zela eta, jabeek lokaletik kanporatu zituzten, eta kalean gelditu ziren, “itxaroten zeudenaren jarrerarekin”.
Kanpoan beste liskar bat sortu zen, eta orduan, atxilotuetako batek biktima zauritu zuen, omoplatoan ebaki bat eginez. Osasun zentro batean artatu zuten, eta”3o bat jostura puntu” behar izan izan zituen. Erasotuaren lagun bat, berriz, erasoa saihesten saiatu zen, eta orduan, bigarren atxilotuak ikaratu eta labanarekin mehatxu egin zion.
Hala, erasotuek salaketa jarri zuten eta agenteek ustezko egileak identifikatzeko beharrezko ikerketak egin ostean, atzo goizean atxilotu zituzten. Gaur goizean jarri dituzte biak epailearen esku.