140 zuhaitz inguru landatu dituzte
Basoak SOSek Seber Altube ikastolako familiekin bat egin zuen domekan [abenduak 14] Ordorikako lursailean askotariko 140 landare inguru landatzeko.
Basoak SOSekoek Seber Altube ikastolako familiekin bat egin zuten domekan [abenduak 14], Ordorikako lursailean landaketa egiteko. Adierazi dutenez, “eguraldi zoragarria” izan zuten, eta konpainia ere horrelakoa izan zen. “Gustora” ibili zirela nabarmendu dute, gainera. 140 zuhaitz landare inguru sartu zituzten; urkiak, otsalizarrak, astigarrak, gerizondoak eta haritzak landatu zituzten, besteak beste.
Gauzak horrela, Seber Altubetik bertaratutako familiei eskerrak eman dizkie Basoak SOSeko kideek: “Eskerrik asko bihotzez hurbildu zineten guztioi”.