Ormaetxearen eta Bilbaoren antzinako erretratuak, lehiaketako onenak
Morgako XIII. argazki lehiaketak baditu saridunak: Leyre Ormaetxea eta Jon Bilbao. Antzinako erretratuekin udal egutegia osatzeko erronka zuten morgarrek, eta kutxa zaharretan zein kaxoietan bilatzen ibili eta gero, argazki zahar horietako batzuk aurkeztu dituzte lehiaketara.

Leyre Ormaetxeak lehiaketara aurkeztutako argazkia.Leyre Ormaetxea
Hala, denetan onenak izan dira Ormaetxearena (sari onena jaso du) eta Bilbao-Zorroza familia irudikatzen duen Bilbaorena (bigarren saria jaso du).
Hori horrela, Ormaetxeak txakoli sorta eta herriko taberna batean bi pertsonentzako hamaiketakoa jaso ditu, eta Bilbaok, berriz, herriko taberna batean bi pertsonentzako hamaiketakoa.

Bilbao-Zorroza familia irudikatzen duen Jon Bilbaoren argazkia.Jon Bilbao