105 herritarren topaleku izan da Arrolako harria
Argazkia: Iluntzar Jai Batzordea. Arrolako gaineko harria herritarren topagune izan zen atzo, bigarrenez. Izan ere, Arratzuko, Mendatako eta Nabarnizko mugak ezartzen ditu harri horrek, eta hori abiapuntu izanik, 105 pertsona inguru bildu ziren II. Herri-batze martxan. Herri bakoitzak bere ibilaldi propioa egin zuen arren, eguerdian guztiak batu ziren Arrolako mugarrian.
Hala nola, arratzuarrak eta mendatarrak 10:00etan izan zuten hitzordua, ibilaldiari hasiera emateko. Nabarnizatarrek, berriz, 11:00etan ekin zioten ibilaldiari. Besteak beste, jai giroa nagusitu zen, ze, trikiti eta pandero soinuek alaitu zuten topeketa. Gainera, parte hartzaile guztientzat sartenekoa egon zen amaieran.
Martxaren lehenengo aldian Jose Antonio Maruri Nabarnizko alkatearen esku geratu zen irakurketa egitea, eta aldiro ardura hori txandakatzeko asmoa erakutsi zuten orduan. Hala, aurten Mendatako alkate den Joseba Malleak hartu zion testigua Maruriri, testuaren irakurketa egiteko.