Gaboketako azokak beteko du Gernika erdigunea
Gabonetako azokak jantziko ditu Gernika-Lumoko erdiguneko kaleak bihartik (abenduak 5) astelehenera (abenduak 8) bitartean. Azoka 11:00etatik 21:o0etara bitartean egongo da zabalik egunero.
Bihartik (abenduak 5) astelehenera (abenduak 8) bitartean Gabonetako azokak jantziko ditu Gernika-Lumoko erdiguneko kaleak: artisautza eta gastronomia postuak, izotz pista, barrakak, musika, ikuskizuna, ipuin kontalaria eta Olentzero eta Mari Domingiren bisitak egongo dira, besteren artean. Gernikako merkatari elkarteak antolatu du azoka, herria “jai giroz” eta publiko guztiarentzako jarduerez betetzeko asmoz. Hala, azoka 11:00etatik 21:o0etara bitartean egongo da zabalik egunero.
Zehatz esateko, herriguneko hainbat puntutan kokatuko da azoka: Artekale kalean, Pablo Picasson, 8 de Eneron eta Domingo Alegria plazan. Horietan artisautza eta gastronomia postuak egongo dira, udalerriko merkataritza eta ostalaritza eskaintza osatzeko.
Baina, azokaaz gain, bestelako ekintzak daude: musika zuzenean jarriko dute, eta familientzako jarduerak, ipuin kontalariak eta ikuskizunak ere izango dira. Izotz pista, esaterako, Foruen plazan jarriko dute, eta San Juan Ibarran egongo dira barrakak, “jai giroa eta aisialdirako eskaintza handituz”.
Merkatari Elkartearen arabera, ekimenaren helburua da abenduko zubiko egunetan kaleak biziberritzea, tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzea, eta herriko gertutasuneko eskaintza balioan jartzea: “Gure helburua da herritarrek eta bisitariek giro berezia aurkitzea: adin guztietarako proposamenekin, artisau produktuak ezagutzeko aukerarekin, gastronomiaz gozatzeko eta Gabonetako ispiritua bizitzeko aukera emateko”.