Lagabururako bidea, konponduta
Argazkia: Elantxobeko Udala. Elantxobeko Udaletik argtu dutenaren arabera, iragan neguko “euriteen kale handiek” eraginda, Lagabururako bidea “egoera oso txarrean” zegoen, eta hura konpontzea erabaki dute. Zoruko “zulo handiak” konpontzea izan da obren noranzkoa, bai oinezkoen, bai ibilgailuen iragate egokia bermatua egon dadin.
Udaletik azaldu dute obren aurrekontua “ia 10.000 eurokoa” izan dela, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz finantzatu dituztela: “Aurreikusi gabeko gastuentzako programari esker, finantzazioa lortu, eta bidea konpondu ahal izan da”.

Argazkia: Elantxobeko Udala.