Eneko Bilbaok Bizkaiko txapela jantzi du Nabarnizen
Eneko Bilbaok irabazi du Nabarnizen lehiatutako gizonezkoen Bizkaiko Giza Proba Txapelketaren finala.
Eneko Bilbao, Nabarnizen lehiatutako gizonezkoen Bizkaiko Giza Proba Txapelketaren finalean.Ilunzar Jai Batzordea Nabarnizko pilotalekuak gizonezkoen Bizkaiko Giza Proba Txapelketaren final handia hartu zuen domekan (azaroak 30). Lehia gogorrarren ostean, Eneko Bilbaok eskuratu zuen garaipena, 12 puntugaz. Beragaz batera lehiatu zuten finala Aitor Etxanizek eta Aitor de la Concepcionek, baina, onena izan zen Bilbao.
30 minututan, hiru untza, 1/2 eta 4,32 metroko markagaz gailendu zen Bilbao, eta haren atzetik sailkatu zen Etxaniz, hiru untza eta 4,07ko marka eginda. Bata bestarengandik gertu ibili ziren bata eta bestea, baina kortezubitarrarentzat izan zen txapela. Bestalde, Concepcionek untza bat, 3/4 eta 4,74ko marka egitea lortu zuen, hirugarren postuan sailkatuz.
Frontoian bertan egin zuten lehiaketako sari banaketa ekitaldia, eta Bilbaok antolatzaileen eta udal ordezkarien partetik jaso zituen hala garaileari dagokion txapela, nola garaikurra.