50 proposamenetik gora eta 331 boto
Gogoangarria izan da 2026ko udal egutegirako argazkiak hautatzeko lehiaketa. Herritarren "inplikazio handia" nabarmendu dute udal antolatzaileek, garaileen zerrenda plazaratzeagaz batera.
Mundakako Udalak 2026ko udal egutegian agertuko diren hamabi argazkiak zehazteko lehiaketa herrikoiaren irabazleak plazaratu ditu. Gogoangarria izan da aurtengo ekitaldia, proposamen garaileak herri bozketa bitartez hautatu baitituzte eta mundakarrek txapelketarekiko “inplikazio handia” erakutsi baitute. Hain zuzen ere, azaroaren 24tik 28ra bitarteko bozketa epean, 331 herritarrek eman zituzten beraien botoak. Jasotako proposamen kopurua ere ez da makalagoa izan: 50 argazkitik gora aurkeztu dituzte, herriko “paisaiak, txokoak, tradizioak eta eguneroko uneak” bistaratzen dituztenak.
Lehiaren oinarriek zehaztu moura, argazki hautatuen egileek 30 euroko bonua jasoko dute sari, “herriko saltokietan” baliatu ahalko dutena. Abenduaren 9tik aurrera, udal ordezkaritza garaileekin hartu-emanetan ipiniko dela iragarri dute, “bonu horien banaketa koordinatzeko”. Bestalde, bi argazkiak bidali, bai botoa eman duten herritarrei “eskerrik beroenak” eman dizkie udalak: “Herritarren sormenak, konpromisoak eta begiradak ahalbidetu dute, aurten ere udal egutegiak Mundakaren nortasuna, aniztasuna eta edertasuna leialtasunez islatzea”.