Gimnasioko erabiltzaileek dutxatzeko aukera izango dute Eskolondon
Eskolondoko lehenengo pisuko komuna konpondu dute, gimnasiora doazenei dutxatzeko aukera eskainiz. Herritarrei "zentzuz" erabiltzeko eskatu die udalak.
Eskolondoko komuna, berritutaEako Udala Eako Udalak jakinarazi duenez, Eskolondoko lehenengo pisuko komuna konpondu dute, eta, ondorioz, gimnasiora doazen herritarrek dutxatzeko aukera izango dute.
Hainbat lan egin dituzte horretarako: alde batetik, bainugelako zorua guztiz berritu dute, urik ez iragazteko mintz iragazgaitz bat gehituz; bestetik, dutxa irisgarri berria instalatu dute, manpara eta guzti. Horrez gain, Eskolondoko aerotermia sistemara konektatu dutela ere jakinarazi dute, komuna energia berriztagarrien bidez ur beroz hornitu dadin.
Gauzak horrela, zerbitzu berria “zentzuz eta ganoraz” erabiltzeko eskaera zabaldu die udalak herritarrei, “gainontzeko herritarrekiko errespetuz eta guztiona dena guztion artean zainduz”.