Reggae landarearen sustraietara bueltan
Sustraian Recordsen bilduma aurkezpenagaz ekin zioten aurtengo XIII. Rudelari Egunari.
Argazkia: Gerniska Rudelari. Iragan zapatua [azaroak 22] egun handia izan zen eskualdeko rude kulturaren maitaleentzat. Gerniska Rudelari talde gernika-lumotarrak antolatuta, egun osoko ospakizuna eduki zuten Rudelari Egunaren XIII. ekitaldian. Egitaraua 13:00etan abiatu zuten, Pasealekuan egin zuten Sustraian Recordsen LP aurkezpenagaz (argazkian). Bilduma hori hamasei eragilek elkarlanean ondu dute, musika jamaikarra ardatz.

Argazkia: Gerniska Rudelari.
Ondoren, poteo giroa gailendu zen, bazkalordura arte; 70 lagun inguru elkartu ziren Aterpe tabernan. Mahaigainekoa, gainera, Agoteak talde donostiarrak girotu zuen, kontzertu plater nagusia orduko: gauean, Arratians eta Smooth Beans taldeak oholtzaratu ziren Astra kultur faktorian.