Izen eta irudi berria dauzka Bermeoko eskola publikoak
Urteetako lanaren ostean, ikastetxeak ofizialki Bermeoko Herri Eskola izena duela jakinarazi dute. Ikastetxearen logoa ere berritu dute, B letra irudikatzen duen irudi esanguratsu bategaz.
Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeak izen aldaketa ofizialdu du, eta oraindik aurrera Bermeoko Herri Eskola izango da. Aldaketa “poz handiz eta harrotasunez” jakinarazi dute, ez dela izen aldaketa soil bat nabarmentzeagaz batera: “Gure komunitate osoaren ahalegina, ilusioa eta lan nekaezina islatu nahi ditu”.
Adierazi dutenez, izen aldaketa gauzatzea “urteetako lana” izan da, eta “hausnarketak, eztaibaidak eta konpromisoa” garrantzitsuak izan dira. Orain, “emozio handiz” izen berria ospatzeko gogotsu agertu dira.
Bermeoko Herri Eskolatik “eskerrik beroenak” helarazi dizkiete prozesuan parte hartu duten guztiei, horien pazientzia, ideiak eta babesa aitortuz: “Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen hau guztia lortzea. Mila esker zuen konfiantzagatik eta gure ikastetxearen alde egindako lanagatik”.