Gastronomia eduki-sortzaileek Kantauriko Iparraldeko Hegaluzea ezagutu dute
OPESCAYA Bizkaiko Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkarteak hegaluzearen "tradizioa, iraunkortasuna eta bikaintasuna" zuzenean ezagutzeko "esperientzia murgiltzailea" eskaini die Isabel Sorribas, Clara Martínez, Iñaki Tejedor, Maxi AJ eta Iñaki Ibaibarriagari.
Argazkia: Irekia Bost gastronomia eduki-sortzaile ospatsuk Kantauriko Iparraldeko Hegaluzea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen atzo [azaroak 18], Bermeon. OPESCAYA Bizkaiko Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkarteak ateak zabaldu zizkien Isabel Sorribas, Clara Martínez, Iñaki Tejedor, Maxi AJ eta Iñaki Ibaibarriaga gastronomia-sortzaileei, hegaluzearen tradizioa, iraunkortasuna eta bikaintasuna zuzenean ezagutzeko “esperientzia murgiltzailea” eskainiz.
OPESCAYAko ontziek —62 arrantza ontzi barnebiltzen ditu— eskuz harrapatutako hegaluzearen berri izan zuten eduki-sortzaileek. Gonbidatuek, gainera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako “espezie enblematikoenetako baten balio gizatiarra, kulturala eta gastronomiko” erakusteko prestatutako ibilbidea egin zuten, besteak beste Serrats kontserba-enpresa eta Bermeoko portuko gune nagusiak bisitatuz, hala nola, kofradia, lonja eta izozte-planta.

Argazkia: Irekia
Parte hartzaileek, Bizkaiko kofradien ordezkari eta arrantza-tresna tradizionalen defendatzaile gisa elkartearen egunerokotasuna nolakoa den ezagutu nahi izan zuten, esaterako, “selektibitatearen, iraunkortasunaren eta kalitatearen ikurra” den hegaluzea banan banan harrapatzea, belaunaldiz belaunaldi transmititutako “ezagutzaren zaindari” diren neskatilen zeregina edota Bermeoko kontserba fabriketan produktuen trazabilitatea eta eraldaketa nolako den.
Ixone Soroa Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ere sortzaileekin bat egin zuen ekitaldi instituzionalean, eta Eusko Jaurlaritzak arrantza jasangarriarekin, arte tradizionalen zaintzarekin eta Kantauri jatorriko produktuak sustatzearen garrantziarekin duen konpromisoa azpimarratu zuen. Zuzendariak eduki sortzaileen bisita eskertu zien, ehaiengan hegaluzearen balioa sare sozialen bidez belaunaldi berriei helarazteko konfiantza jarriz.

Argazkia: Irekia