Itsas emakume langileen "eguneroko eta funtsezko lana", lehen lerrora
Kultura ondaretzat "oso gutxitan" jo den "eskuzkoa, fisikoa eta errepikakorra" zen itsas emakume langileen lana aldarrikatzeko erakusketa sortu dute Amaia Apraiz eta Asier Romero komisarioek: 'Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean'. 2026ko irailaren 27ra arte egongo da ikusgai, Arrantzaleen Museoan.
Itsas historiak historikoki arrantzalearen figura ardatz izan badu ere, arrantza-industria ahalbidetu eta hari eusteko funtsezkoa izan da emakumeen parte hartzea. XX. mendean portuak modernizatu eta kontserbagintza industrializatu egin zen, eta emakumeek askotariko zereginak bete zituzten: neskatilak eta saregileak, kontserbagintzako langileak, paketatzaileak eta armadore emakumezkoek ezinbestekoak izan dira bai ekoizpen katean. Emakume horien “eguneroko eta funtsezko” lan hori ikusarazi eta aldarrikatzeko. Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean erakusketa egongo da ikusgai gaurtik [azaroak 17] 2026ko irailaren 27ra bitartean, Arrantzaleen Museoan.
Orratzak, sareak, saskiak, etiketak… Amaia Apraiz eta Asier Romero komisarioek, egunerok objektuak ardatz eta “narratiba historiko oso bat” berreskuratu nahi izan dute erakusketarekin. Halaber, ikusgai jarri gura izan dute “tradizioz isilarazi den ezinbesteko eskulanen memoria”. Izan ere, erakusketaren xede nagusia kultura ondaretzat “oso gutxitan” joden “eskuzkoa, fisikoa eta errepikakorra” zen lan hori aldarrikatzea da: “Eguneroko objektuen memoriaren bidez, zeinak lan bizitza horien lekukotza material bakarra baititra, narratiba historiko oso bat berreskuratzen da, eta erakusten da emakumeak izan zirela benetako olatuaren enbata: industriak mareen, absentzien eta krisien aurrean bizirik irautea ziurtatzen zuen indar jarraitu eta erresilientea“.

Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak zehaztu duenez, orain arte itsas historia gizonezkoen begiradatik baino ez da kontatu: “Protagonismoa arrantzaleen irudian oinarritu da, eta bigarren maila batean utzi du emakumeen ekarpena, erabat ikusezin bihurtu ez badu ere. Emakumearen figura funtsezkoa izan da sektore honetan ere”.
Sei kapitulu. Azken urtean lantzen aritu diren erakusketa aurrera eramatea “lan gogorra” izan dela aitortu du Romerok, baina halere pozik agertu da, emaitza “erakargarria” lortu dutelako. Arrantzaleen museoari agora forma eman diote antolatzaileek, bisitariak protagonista ikusezinen “ahotsak eta esperientziak entzutera” gonbidatu dituzte: “Erdi-erdian instalazio bat dago, lan korro bat irudikatzen duena aulkiz inguratutako sare-pila baten bidez, portuko jarduera eta talde-elkarrizketak gogora ekartzen dituen soinu-giro sotil batekin batera”.
Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean sei atal handitan egituratu dute, “arrantza industriaren balio-katea islatzen” dutenak: Itsasertza eta itxaronaldia, Portuko logistika, Kortserba fabriketako eraldaketa industriala, kudeaketa ekonomikoa eta familiaren ondarea. Atal bakoitzak emakumeen zeregina biziraupenerako eta itsas jardueraren garapenerako “funtsezko motor gisa” aldarrikatzen ditu.
Kapituluetan zehar ohiko kontakizunetan askotan “parte hartzaile estatikoak” diren emakumeen itxaronaldiari egiten diote erreferentzia, emakumeak “etxeari eta ekonomiari eusten dieten zutabe ikusezinak” direla nabarmenduz: “Portua agora da, itxuraz garrantzitsua den guztia gertatzen den plaza publikoa, baina kudeaketa etxean hasten da”. Eskuz egindako lanak atalean, emakumeak “errentagarritasunaren jagole isilak” izan direla zehazten dute: “Emakume-taldeka josten denean, helburua ez da soilik sareari adabakiak jartzea; arrainketaren arrakasta ziurtatzea da helburu nagusia, eta, beraz, familiaren sostengua“. Kaian bertan: portuko emakumeen ahotsak kapituluak, berriz, emakumeen lanik “fisikoenak eta nabamenenak” jorratzen du: portuko logistika, itsasoaren katea apurtzea eragozten zuen lana. Neskatilak eta paketatzaileak eta arrain sailtzaileak ere aipatzen dira, emakume horien guztien lanak”guztiz nekagarriak” direla ziurtatuta.

Hala ere, erakusketak agerian utzi nahi du emakumeek ez dituztela soilik eskuzko lanak egiten: “Agintaritza, kudeaketa eta lidergo eginkizunak betetzen dituzte emakueek gaur egun. XVI. mendetik hona, gutxienez, aurrendariak izan dira gu baino lehenago, eta, askotan, itzalpean eta batere aitortzarik gabe, ekonomia eta enpresa-sare zabalari eutsi diote”.
Komisarioek erakusketa osatzen duten testu testuinguruan jartzeko material grafikoa “horren adeitsuki” utzi dieten erakunde, artxibo eta pertsonei eskerrak eman dizkiete. Era berean, erakusketal emakumeek eraikitako kultura-ondareari balioa emateko eta “haien ahalegina eta erresistentzia aitortzeko” gonbitea egin die herritarrei: “Erakusketak aukera emango dio jendeari emakumeek itsasoaren eremun duten zeregin garrantzitsua kontatzen duen istorio eta objektu horiek ezagutzeko”:
Jarduera osagarriak. Datorren irailera arte egongo da ikusgai erakusketa, eta komisarioek aurreratu dutenez, bederatzi hilabeteetan hausnarketa “ondo eta hobeto” egiteko bost hitzaldi eta bisita gidatu ezberdinak egongo dira: “Guretzat hitzaldiak eta bisitak funtzeskoak dira. Jendea hitzaldietara etorriko da eta guk —Apraiz eta Romero— bisita gidatuak egingo ditugu”, adierazi du Romerok. Horrez gain, programazioaren barruan bisita berezi bat egongo da bertsolariekin, baita Ane Zulaika zuzendariaren Emakumeak blai film laburraren proiekzioa ere. Gainera, arrantza munduko emakumeen lanbideei eta eginkizunei buruzko hitzaldi eta mahai ingurua ere egongo direla iragarri dute. Bisita gidatu eta hitzaldietako datak zehazteke daude oraindik.