Geratzeko bueltatu da
20 urteren ondoren, iaz berreskuratu zituzten Bermeoko San Martin auzoko jaiak, eta horiekin batera, San Marton lasterketa ere bai. Horretan murgilduta igaro dute auzotarrek goiza, batik bat.
Iaz berreskuratu zituzten San Martin auzoko jaiak, 20 urteren ondoren; eta, geratzeko bueltatu ziren jai auzotarrak. Nahiz eta pasaden domekan ospatu zuten San Martin azoka herrian, atzo [azaroak 14] piztu zen sugarra auzoan, jaiei hasiera emanez. Jaiekin batera, San Marton lasterketa ere berreskuratu zuten iaz, eta gaur, horren bigarren aldian murgilduta izan dira auzotarrak, goiz guztian zehar.
Eguraldia aldeko, giro aparta izan da San Martinen. Eta, denetarik egon den arren, kirola izan da nagusi, nola ez. Txikienek zein nagusienek izan dute korrika egiteko aukera, hiru taldetan banatuta. Txikienak, esaterako, bi taldetan banatu dira, ibilbidearen arabera; luzea eta laburra izan dute aukeran. Nagusiak, ordea, talde bakarrean irten dira. Hori bai, elkartasuna ez da falta izan kirolaren artean. Izan ere, nagusien lasterketan bildutako dirua Eutsi Gogor Danok Batera elkartearengana bideratuko dute. Txikien lasterketan bildutakoa, berriz, Corriendo por una causa bikotearentzako.
Jon Ander eta Izan oiondarrak dira, eta Corriendo por una causa egitasmoaren atzean daude. Hala nola, bikoteak Bermeotik Oionera arteko GR38 ibilbidea egun bakarrean egingo du, gaurtik bihar arte, ataxia telangiectasia gaixotasuna duten haurren eta senideen alde borroka egiteko. Oionen, gero, egun osoko jaialdiagaz biribilduko dute kirola eta solidaritatea uztartuko dituen abentura. Ibilbidearen hasiera ere, San Marton lasterketaren baitan egin dute, 13:00etan, hain zuzen.Ā Horrekin ekin orduko, baina, Jon Ander eta Izan San Martin auzoan izan dira, lasterketan parte hartu duten gainontzekoekin.

Izan eta Jon Ander, Corriendo por una causa egitasmoko protagonistak ere izan dira auzoan.
Lasterketak izandako erantzunagaz āpozikā agertu dira antolatzaileak, eta hori ondo atera dela ere nabarmendu dute. Hala, jaiak eta lasterketa urteroko kontu bilatzea nahi dute, bermeotarrentzako hitzordu izatea, eta horretarako gogotsu agertu dira.
Jaiak aurrera dihardu, halaber, eta denetariko ekintzak aurreikusi dituzte bihar iluntzera arte. Adin guztietako jendea uztartuko duen egitasmoaz gozatzen ari dira dagoeneko auzotarrak; musika, kirola, eta jan-edana nahastuz.
EGITARAUA:
Gaur.
Goizean zehar.Ā Taloa salgai txosna ondoan.
10:30.Ā San Marton lasterketa solidarioko dortsalak salgai.
11:00.Ā San Marton lasterketa solidarioa.
12:00-13:00.Ā Mariachi Dominguez.
13:00.Ā Arrekatxutxa taldearekin triki-poteoa.
17:00-18:00.Ā Sci Vi Fit Entrenamendu Funtzionalaren eskutik, erakustaldia.
17:00etatik aurrera.Ā Umeentzako tailerrak eta jolasak 3 guneetan.
18:00-21:00.Ā Orkestra Elektrotuna.
20:30.Ā Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partida ikusgai, txosnan.
21:30-23:30.Ā Radio Guerrillaren kontzertua.
Ondoren.Ā DJ Jaikide.
Bihar.
10:00.Ā Txosna ireki.
10:00-13:00.Ā Eskubaloia kalean, Urdaibai Eskubaloi Taldearen eskutik.
11:00-13:00.Ā Herri kirolak, txosnan.
13:00-14:00.Ā Alabatxi Aurrera taldearen eskutik musika saioa.
12:30.Ā Umeentzako MTB lasterketarako dortsalen banaketa.
13:00-15:00.Ā Orkatzeta elkartearen eskutik umeentzako MTB lasterketa.
14:00-15:00.Ā Mahai-ingurua: āSan Martin lehen eta orain; auzoko bizipenakā.
Ondoren.Ā Zozketak, herriko hainbat komentzioren kolaborazioagaz.
Gero.Ā Jai amaiera, bertsoekin.