Bermeoko Udalak Puntu Seguruen Sarea handitzen jarraitu nahi du
Bermeoko Udalaren helburua sare zabaldu eta puntu seguru gehiago sortzea da, eta horretarako, azaroan bi saio egingo dituzte,: elkarteekin bilera azaroaren 13an [eguena] izango da, eta merkatari eta ostalariekin berriz, azaroaren 20an.
Indarkeria matxista jasotzen duten pertsonei eta euren ingurukoei babesa emateko asmoz, eta “herri seguruago bat” lortzeko bidean, Bermeoko Udalak eraso matxisten aurkako puntu seguruen sarea osatu zuen iaz, eta aurten sare hori handitzen jarraitu gura du. Gaur gaurkoz 36 establezimenduk osatzen dute indarkeria matxistaren aurkako babes eta prebentzio sare komunitarioa.
Udalaren heburua sare zabaldu eta puntu seguru gehiago sortzea da, “herritarren babesa eta konfiantza sendotuz”. Horretarako, azaroan bi saio egingo dituzte, eta Puntu Seguruen Sarean interesa duten herriko elkarteak, ostalariak eta merkatariak parte hartzera deitu dituzte. Elkarteekin bilera azaroaren 13an [eguena] izango da, 18:00etatik 19:30era bitartean, Gizarte eta Kultura Etxean. Merkatari eta ostalariekin berriz, azaroaren 20an [eguena] batuko dira, 19:00etatik 21:00etara bitartean, Gizarte eta Kultura Etxean. Batean zein besteak parte hartu gura dutenek berdintasuna@bermeo.eus helbidera idatziz edo 688 63 84 49 telefonora deitu edo idatziz eman beharko dute izena.
Lehen momentuko babesa. Puntu Seguruen Sareak indarkeria matxista jasan duen pertsonei lehen memontuko babesa eskaintzea du xede, konfidentzialtasuna zainduta beharrezko baliabideak martxan jartzen diren bitartean. Sareko kideek formakuntza berezia jasotzen dute, egoera horrien aurrean nola entzun eta laguntza egokia nola eskaini jakiteko.
Arantza Ormaza Tarantino Berdintasun zinegotziak puntu seguruak “babesa eta konfiantza” eskaintzen dituzten espazioak direla nabarmendu du: “Gure asmoa da sarea gero eta handiagoa izatea, herritarrek gertuko puntu seguru bat izan dezatean”. Azaldu duenez, helburua indarkeria matxistaren aurkako borrokan “herritarren inplikazioa handitzea” da, guztion ardura dela defendatzen baitute: “Puntu seguru bakoitza aurrerapauso bat da Bermeo seguruago eta berdinzaleago baten alde”.
Eguneratzea. Udalak udalerriko Puntu Seguruen Sarearen mapa eta bideoa osatu zituen iaz, eta aurten mapa hori eguneratzea da asmoa. Udaletik konpromisoa argia dutela berretsi dute: “Sarea handitzen jarraitzesa, herria babestuago egon dadin”,