Hilaren 20a, UGPrako irteerarako izena emateko epemuga
Urtero modura, Ibarrangeluko Kultur Etxeak herritarrik gaztetxoenei Umeen Gabonetako Parkera irteera egiteko aukera eskainiko die. Aurten, urtarrilaren 2an egingo dute Barakaldoko BECera talde irteera, eta interesdunek izena emateko aukera dute dagoeneko. Horretarako, kultur etxera jotzea besterik ez dute; 10 euroren truke, UGPra sarrera eta autobusaren txartela jasoko dituzte. Izena emateko epea azaroaren 20ra bitartekoa izango dela aurreratu dute. Urtarrilaren 2an, Elizaldeko autobus geltokian edukiko dute hitzordua, 10:00etan.