Bigarrenak ere ez du hutsik egin
Gautegiz Arteagako Gazte Asanbladak bere bigarren mendi irteera antolatu du, Atxarrera. Pozarren bildu dira herritarrak, inguruko "baso, bidezidor, auzo eta tontorrak" ezagutzeko.
Argazkia: Gautegiz Arteagako Gazte Asanblada. Gautegiz Arteagako Gazte Asanbladak bere ibilbideko bigarren mendi irteera egin zuen iragan asteburuan. Joan den domekan [azaroak 2], gazte zein nagusi herriko plazan bildu ziren, 09:00retan, elkarregaz Atxarre mendi tontorrerainoko bidea egiteko. 20 lagun inguruk parte hartu zuten, eta pozarren zaldu dira antolatzaileak.

Argazkia: Gautegiz Arteagako Gazte Asanblada.
Inguruko “baso, bidezidor, auzo eta tontorrak” hobeto edo hurragotik ezagutzeko aukera eduki zuten gaztetxoenek, eta ibilbidearen amaieran, gainera, indarrak berritzeko tarteaz ere gozatu zuten, poteo giroan elkartu baitziren. Guztira, lau ordu inguruz aritu ziren oinez, eta 18 kilometro bueltako ibilbidea bete zuten.

Argazkia: Gautegiz Arteagako Gazte Asanblada.
Urrian, Ereñozar mendira antolatu zuen lehen irteera Gautegiz Arteagako Gazte Asanbladak; 25 lagunetik gorako parte hartzeagaz eta orduko emaitza ona ikusita, azarokoa, bigarrena, haren konfirmazioa besterik ez da izan.